5 arrazoi Uhara eta aldaketa lotzeko
1

Hasteko, marketinean eman diren aldaketei heldu beharko genieke. Izan ere, marketinak publizitatetik askoz haratago joan behar du, eta “kontatu eta saldu” kontzeptuaren muga gainditu behar du. Marketinak esan nahi du ondo ulertu behar direla kontsumitzaileak eta baita haiek bizi duten mundua ere. Testuinguru horretan aztertu behar da nola egokitzen den bakoitzaren marka, nola egokitzen den markaren proposamena, eta nola egokitzen diren produktuak eta zerbitzuak.

2

Bestetik, aldaketa sozialek eta kontsumitzaileen beharrek eta nahiek eragindako aldaketeei ere erreparatu beharko genieke, sakoneko aldaketak bultzatu baitituzte estrategietan eta markek eta enpresek egin beharreko lanketetan. Lehen aipatu bezela, kontua ez da “kontatzea eta saltzea” eta honekin zalantzan jar genezake orain gutxi arte egin behar zena azaltzeko erabiltzen zen esaldi kanonikoa. Orain egiten den lanketa markaren eta audientziaren arteko harremanaren inguruan egiten da. Komunikatzean harremana sortzen baita. Harremana eta konpromisoa. Zure markak promesa egiten baitio bezeroari, zure markak eskainiko duen aldaketaren promesa. Eta promesa hori betetzeko konpromisoa izango duzu zuk aurrerantzean. Eta horrela bakarrik lortuko duzu, era berean, zure bezeroaren konpromisoa.

3

Hala, marketinak bere baitan duen kontzeptua ere bada aldaketa. Marketina, batez ere, aldaketa baita. Aldaketa eragiteko ekintza. Komunikazio egoki batek, aldaketak eragiten baititu. Aldaketa positiboak.Eta aldaketa hori tentsioa sortuz eta, gero, askatzen lagunduz lor daiteke. Kultur arauak ezarriz, rolak ulertuz eta horiek aldatzen edo mantentzen. Bilatzen den aldaketaren arabera gauzatuko da bat edo bestea. Marketineko profesionalek gauzak hobetzen ditugula esan genezake beraz, aldaketa positiboak errealitate bihurtzen lagun dezakegulako.Hobetzeko, gauzak hobeto egin behar baitira. Horretarako bakarrik egin behar baitira gauzak hobeto. Gure mundu txikia hobera aldatzeko.

4

Pertsona sortzileek eta konprometituek alda dezakete mundua. Are gehiago, pertsona sortzaile eta konprometituek bakarrik alda dezakete mundua. Beren balioaz konbentzituta ingurukoei ere balioa ematen diotenek, errespetuz jokatzen dutenek, enpatikoak direnek, ingurunea zaintzen dutenek eta modu arduratsuan eta jasangarrian jokatzen dutenek.

5

Aldaketa positiboak eragin nahi dituzten markekinean aritu nahiko nuke elkarlanean. Proposatzen dituzten aldaketak azaleratzen laguntzeko sortu dut UHARA.

Zein dira mundua hobetzeko zuk proposatzen dituzun aldaketa positibo txiki-handiak?

Blogaren azken argitalpenak