Prestatu zure negozioa itzulerarako
Hona hemen zure estrategiak doitzeko eta zure negozioak aktibo jarrai dezan ikuspegi berriak probatzeko, inspirazio-iturri izan daitezkeen marketin-ideia batzuk:
Prestatu zure negozioa itzulerarako.
Etxean egon behar izan duzunean egin duzun bezalaxe, arintze egoera ere aukera gisa hartu. Gaur egiten duzunak eragina izango du hurrengo hilabeteetako emaitzetan, “normaltasuna” itzultzen denean edo, behintzat, neurriak gehiago moteltzen direnean.
Tokiko ekonomia inoiz baino garrantzitsuagoa bihurtuko da.
Leku aldatzeak eta bidaiak murriztu egin direnez etxetik irtetean, hurbileko zerbitzu eta hornidurak bilatuko ditugu, orohar. Posible da zure dendara, tabernara, jatetxera edo zerbitzu negoziora orohar, lehen hurbiltzen ez zen bezero hura hurbiltzea.
Beraz, garrantzitsua da, tokiko SEO estrategiak erabiliz, hurbileko bezeroek zure negozioak duen eskaintza erraz aurkitzea .
Gainera, krisi honetan negozioaren ospearen kudeaketa ere oso garrantzitsua izango da. Une, zenbaitetan estresagarri, hauetan zerbitzu edo produktu egokia eman izana positiboki baloratuko dute zure bezeroek.
Ziurtatu zure negozioa on line aurki daitekeela.
Leuntze faseetan oraindik zure negozio fisikorako trafikoa ez da lehen bezalakoa izango, ezta gutxiagorik ere. Baina kontutan izan, orain inoiz baino pertsona gehiago daudela sarean. Denok lehen baino gehiago erabiltzen dugu internet-a. Informatzeko, entretenitzeko, ikasteko, denbora pasatzeko… Eta honek sarean erostea ere esan nahi du batzutan.
Beraz, zure negozioak Google-en emaitzen goiko aldera igo behar du, zure bezero potentzialek aurki zaitzaten. Bilaketaren lehen emaitzetan agertzea ez da lan erraza; zure negozioaren webgunea eta haren edukia optimizatzen ez baduzu, bilaketaren emaitzetan lekua galduko duzu. Lehen aipatu bezala tokiko SEO estrategiak erabiltzea garrantzitsua da baina aukera bikaina da baita ere, enpresek online publizitatea erabil dezaten bezeroekin konektatzeko. Sare sozialetako publizitatea (Social Ads), adibidez, emaitza onak lortzeko balio handiko baliabideak dira.
Krisi baten aurrean, normala da kostuak murrizten saiatzea, eta tentagarria izan daiteke marketin-aurrekontuetatik hastea. Baina lanketa hau ez egitea kaltegarria izan daiteke zure negoziorako.
Hala ere, tentuz jokatzeko gomendatzen dizut, enpresa-erabakietan, izuaren ondorioz hartzen diren sen-erreakzioak arriskutsuak izan daitezke eta. Marketin digital estrategia bat ezartzeko, metrikak erabili behar dira eta eskura dauden datuak aztertu erabakiak hartu aurretik.
Jarraitu zure webgunea eta haren edukia sortzen, zaintzen eta optimizatzen.
Orain denbora gehiago baduzu, ahanzturan erori diren lan digital horiei ekin diezaiekezu.
Agian, zure webgunea eraiki edo eguneratu, zure marketin-estrategia berrikusi, joera berriak ikertu, edo zure lana optimizatzeko tresna digitalekin ohitu.
Merkataritza elektronikoko gune bat baduzu, kontutan hartu beharko duzu orain Interneten lehen erosten ez zuen jendea edo Internet erabiltzeko ohiturarik ez zuen jendea egon daitekeela, mundu digitalarekin ohituta ez dagoena eta bere dinamikak ulertzeko denbora beharko duena.
Hortaz, zure lekua eguneratzean, pentsatu horietan; produktuaren deskribapenek, argazkiek eta bideoek, pertsonei produktuaren irudi zehatza lortzen lagunduko die, baina zure lekuan ondo maneia daitezen ere kontutan hartu beharko zenuke, nabigagarritasuna zainduz eta erosteko aukera badute nola egin behar duten azalduz.
Ikuspuntu logistikotik, bezeroak jarraipen hobea egin dezan informazioa eguneratzea ere ezinbestekoa izango da, zintzotasunez jokatuz, bidalketen urritasunaz edo atzerapenez informatuz.
Halaber, eskaera handiko produktuetarako itxaron-zerrenda bat edo saldu aurreko sistema bat sor dezakezu.
Eutsi sare sozialetan bezeroekiko duzun konexioari.
COVID-19ak eragindako krisiak gure bizitzan duen eraginari aurre egiten ari da gizartea. Denok behar dugu laguntza, ulermena, enpatia.
Komunitate baten partaideek elkarren beharra dute, eta sare-sozilaek horretarako aukera ematen dute.
Inguruabar bereziek eskaintza bereziak egiteko aukera eskain dezakete.
Jende asko eskaintza berezien eta deskontuen bila dabil, ziurgabetasun-garaian dirua aurrezteko.
Deskontu bereziak zure bezeroekin elkarreragiteko eta diru-sarreren fluxuari eusteko modu bat izan daitezke.
Eskaintza horiek publizitatearen, sare sozialen edo posta elektronikoaren bidez bidal ditzakezu.
Etengabe egoerara moldatzen joateko prest egon.
Une honetan, bezeroekin berkonektatzeko eta garrantzitsuak izateko moduak aurkitu behar dira.
Horrek esan nahi du eredu berriak aurkitu behar direla zure negozioa, ahalik eta lasterren, egungo egoerara eta krisiaren konponketan aurrera egin ahala sortzen diren aldaketetara egokitzeko.
Argi dago orain digitalki ikusteko unea dela, marketin tradizionaleko beste modu batzuk biderik ez dutelako.
Gure negozioa urruntze sozialeko neurrietara edo osasun-arau berrietara nola egokitu ahal izango dugun pentsatzeaz gain kontutan hartu behar da krisi honen ondorio ekonomikoek kontsumitzailearen poltsikoari nola eragingo dioten, zer produktu eskatuko dituen eta zer prezio jasango dituen.
Egokitzeko gaitasun handiagoa erakusten duten negozioek aukera gehiago izango dituzte eta indartu egingo dira beren ikuspuntuak aldatzen ez dituztenek baino. Animo eta eutsi goiari!