Edukien marketina
Zer da marketina?
Has gaitezen hasieratik. Marketina, kontsumitzailea produktu edo zerbitzu baten bidez gogobetetzea helburu duten jardueren multzoa da. Baina ez dugu ahaztu behar enpresa-onura bati lotuta egongo dela. Marketinean bi aldeek irabaziko dute. Elkartrukea ahalbidetzen du marketinak, eta nahiz eta prozesuan alde gehiagok parte har dezaketen, elkartrukean gutxienez bi alde egongo dira.
Marketin-prozesuak bi elementu nagusi hartu behar ditu kontuan:
- Balio erantsia. Kontsumitzaileak behar edo nahi bati erantzuteko balio erantsia eskatuko dio markari eta markak bere balioa azaleratzeko lanketa egin beharko du.
- Komunikazioa. Marketina ez da bi noranzkoko komunikazioa soilik izango, bi noranzkoko kanalak sortzeko lanketa baizik. Bezeroa marketin-estrategia guztien erdian egon behar dela kontutan izanda, bere ideiak eta iritziak adierazi eta erantzun ahal izateko aukera beharrezkoa izango da.
Marketinaren aterkia oso zabala da eta marketin mota ezberdinak daudela aipatu beharko genuke: offline marketina, online marketina, outbound marketina, inbound marketina, email marketina, social media marketina, SEO eta SEM, neuromarketina… eta horien artean edukien marketina. Marketinak orokorrean, enpresa, marka edo pertsona bati helburuak lortzen laguntzen dioten estrategia guztiak biltzen ditu baina enpresa, arazo edo behar ezberdinak dauden bezalaxe, marketin-mota asko daude.
Zertan datza edukien marketina?
Lehenik eta behin, har dezagun kontuan edukien marketinak webguneetako testuak, blog bateko artikuluak, sareetako mezuak, infografiak, bideoak, deskarga daitezkeen PDFak, aurkezpenak, podcastak, kanpainak, etab. luze bat hartzen dituela bere esparruan.
Hau da, iristea bilatzen dugun pertsona horientzako eduki erabilgarri, interesgarri eta garrantzitsu oro.
Baina edukien marketina ez da edukien ekoizpen hutsa. Markaren kanal ezberdinetan agertzen diren eduki horiek, aurretiazko urrats gisa, marketin estrategia handiago batetik eta hainbat irizpidetan oinarritutako plan batetik abiatu beharko baitute.
Zertarako balio du edukien marketinak?
Gaur egun sarea ez da soilik entretenimendu-espazioa, baizik eta arazoei erantzunak edo irtenbideak bilatzeko erabiltzen den baliabidea.
Eta markentzako aukera ezinobea da arazo zehatzei aurre egiteko egiten duten proposamena ezagutarazteko.
Edukiak garatzea, hortaz, gure bezeroa erakartzeko modu eraginkorra da. Baita aurretik daudenak fidelizatzeko. Izan ere, eduki horiek gure markara trafikoa bideratzeaz gain markaren onurak baliatuz lagunduaz eta heziz gure publikoaren bidelagun gisa jokatuko dute erosketaren unera arte, eta baita ondoren ere, bezeroak fidelizatu nahi izango baitira. Eduki bakoitza bezeroaren behar zehatzak kontuan hartuta sortu behar da, gure publikoa erosketa-prozesuan non kokatuta dagoen aintzat hartuta.
Edukien marketinak eduki garrantzitsu eta baliotsuak sortzen ditu, balioa sortuz, markaren pertzepzio positiboa lortuz, eta, hala, pertsonak erakarriz. Aldaketa positiboak eragiteko zure markari balioa eman nahi badiozu gustura arituko nintzateke zurekin elkarlanean.
Edukien marketina
Zer da marketina?
Has gaitezen hasieratik. Marketina, kontsumitzailea produktu edo zerbitzu baten bidez gogobetetzea helburu duten jardueren multzoa da. Baina ez dugu ahaztu behar enpresa-onura bati lotuta egongo dela. Marketinean bi aldeek irabaziko dute. Elkartrukea ahalbidetzen du marketinak, eta nahiz eta prozesuan alde gehiagok parte har dezaketen, elkartrukean gutxienez bi alde egongo dira.
Marketin-prozesuak bi elementu nagusi hartu behar ditu kontuan:
- Balio erantsia. Kontsumitzaileak behar edo nahi bati erantzuteko balio erantsia eskatuko dio markari eta markak bere balioa azaleratzeko lanketa egin beharko du.
- Komunikazioa. Marketina ez da bi noranzkoko komunikazioa soilik izango, bi noranzkoko kanalak sortzeko lanketa baizik. Bezeroa marketin-estrategia guztien erdian egon behar dela kontutan izanda, bere ideiak eta iritziak adierazi eta erantzun ahal izateko aukera beharrezkoa izango da.
Marketinaren aterkia oso zabala da eta marketin mota ezberdinak daudela aipatu beharko genuke: offline marketina, online marketina, outbound marketina, inbound marketina, email marketina, social media marketina, SEO eta SEM, neuromarketina… eta horien artean edukien marketina. Marketinak orokorrean, enpresa, marka edo pertsona bati helburuak lortzen laguntzen dioten estrategia guztiak biltzen ditu baina enpresa, arazo edo behar ezberdinak dauden bezalaxe, marketin-mota asko daude.
Zertan datza edukien marketina?
Lehenik eta behin, har dezagun kontuan edukien marketinak webguneetako testuak, blog bateko artikuluak, sareetako mezuak, infografiak, bideoak, deskarga daitezkeen PDFak, aurkezpenak, podcastak, kanpainak, etab. luze bat hartzen dituela bere esparruan.
Hau da, iristea bilatzen dugun pertsona horientzako eduki erabilgarri, interesgarri eta garrantzitsu oro.
Baina edukien marketina ez da edukien ekoizpen hutsa. Markaren kanal ezberdinetan agertzen diren eduki horiek, aurretiazko urrats gisa, marketin estrategia handiago batetik eta hainbat irizpidetan oinarritutako plan batetik abiatu behar dute.