Marka bakoitzak badu bere balioa, bere balio bereizlea, eta beharrezkoa da indartzea. Balioa azaleratzeko hamaika teknika eta taktika daude eta ez dira konplikatuak. Baina batzutan aurkitzea ez da erraza izaten.
Maider Sudupe naiz eta Uhara Komunikazioaren sortzailea naiz.
Uhara komunikazioa markei beren balio bereizlea azaleratzen eta marka irudia sendotzen laguntzeko sortu dut. Marka bakoitzak hobekuntza eta aldaketa positibo zehatzak eskaintzen dituela uste dut eta baita aldaketa horiek behar dituen jendea badagoela. Gakoa haiengana iristea da. Nik zure markaren audientziarengana iristeko bidea aurkitzen lagundu nahi dizut.