Nire marka sortu nahi dut
eta ez dakit nondik hasi

Nire marka sortu nahi dut

Argi al duzu zein izango den zure marka? Pista bat emango dizut: ez da zure logotipoa* izango.

Marka bat bezeroaren espektatibak beteko dituen lasterbidea da. Zer promesa egiten ari zarela uste du bezeroak? Zer espero du bezeroak erosten duenean edo zure zerbitzuak kontratatzen dituenean?

Promesa hori da zure marka.

Oinarrizko produktu batek ez du markarik. Bezeroak ez baitu zehaztapenetatik haratago joango den espektatibarik izango.

*Logotipoa ere beharrezkoa izango da, izan ere, gure marka bezeroari egin diezaiokegun promesaren lasterbide mentala bada, logotipoa promesa gogorarazteko elementua izango da. Baina garrantzitsua da ulertzea markarik gabe logoak ez duela zentzurik izango.

Zein da nire marka? Norentzat da? Zertarako?

Zure markaren bezero egokienengana iristen lagunduko dizut, zure markaren helburua, estrategia eta taktikak elkarlanean landuz.


    (Ematen duzun helbidea informazioa bidaltzeko erabiliko da)


      (Ematen duzun helbidea informazioa bidaltzeko erabiliko da)