Balio bereizlea azaleratzeko
komunikazio estrategiaren garrantzia

Komunikazio estrategiaren garrantzia

Zure markaren balio bereizlea aurkitzeko bidean oinarria, arazo bat izaten da. Hemen hasten da dena. Arazo bat izan eta aldaketa bat egin nahi duen talde batekin.

Markaren helburua talde horren beharrak (edo hobe esanda desioak) asetzea da. Gauzatuko den aldaketaren promesa egitea. Baina jende asko dago zuk egiten duzun gauza bera egiten duena, jende ona, oso ona, zu bezain ona agian.

Zure balio bereizlea lantzen laguntzea da nire asmoa, zure audientziaren espektatibak handitu, haien espektatibekin eta ametsekin konprometitu eta haratago ikusten laguntzeko. Hori da elkarlanean egitea proposatzen dizudana.

Zu ez baitzara edozein marka, bat eta bakarra baizik. Zure eskura duzun aldea markatzea erabakitzen baduzu, zure ñabardurekin, kontakizunekin eta aurrera atera nahi dituzun eraldaketekin, esperientzia guztia kontakizun horren inguruan antolatu beharko duzu.

Kontakizun bat sortzea beharrezkoa izango da, benetako kontakizun bat, zure promesari leial izango zaiona, eta aukera argi eta nabari gisa posizionatuko zaituena.

Zure kontakizuna sortzeko komunikazio estrategia bat lantzea proposatzen dizut.

Zergatik da garrantzitsua estrategia bat edukitzea?
  • Markak egiten dituen ekintza eta erabaki guztietarako oinarria izango da, funtsezko inspirazioa.
  • Barneko eta kanpoko mezu guztiei koherentzia emateko euskarri gisa funtzionatuko du.
  • Epe laburrean, ertainean eta luzean, erabiltzaileen eta kontsumitzaileen behar eta nahiei erantzungo die.
  • Etengabe aldatzen ari den ingurune batera egokituko da, estrategia definituta edukitzeak errazago aldatu eta garatzeko aukera ematen duelako.


    (Ematen duzun helbidea informazioa bidaltzeko erabiliko da)


      (Ematen duzun helbidea informazioa bidaltzeko erabiliko da)