UHARA filosofia
Uste sendoa.
Proiektua bera baino lehenagoko uste sendoa dut: konpromisoak eta sormenak mundua alda dezakete. Are gehiago, pertsona konprometituek eta sortzaileek bakarrik alda dezakete mundua.
Aldaketak edo hobekuntzak arazoak konpontzeko ezinbesteko elementuak dira. Aldaketa positiboak eragin nahi dituzten marka sortzaile eta konprometituei eskaini nahiko nieke laguntza.
Behar bat.
Marketina, batez ere, aldaketa da. Aldaketa eragiteko ekintza. Marketin onak ere, aldaketak gauzatuz, gauzak hobetzen ditu.
Baina marketin inbaditzailea baino marketin permisiboa eraginkorragoa dela uste dut. Eta audientzia zehatz bati onura dakarkioten markek beren balioa landu behar dutela.
Aldaketa positiboak eragin nahi dituzten markek marketina behar dute beren promesa transmititzea lor dezaten.
Ideia bat.
Horrela bururatu zitzaidan marketina marka ertainengana eta txikiengana hurbiltzea, formatu erraz eta gozagarrian, non ez baitirudien marketina marka handien kontua besterik izan behar denik: lanketa elkarlanean eta “modu lagunkoiean” egitea da asmoa.
Proiektu bat.
Orduan, erabaki nuen ideia hori proiektu bihurtzea: UHARA sortu eta aldaketarako marketina eskaintzen dut publizitate inbaditzailea albo batera utzi eta duten balioari garrantzia emanez aldaketak eragin eta hazi nahi duten markei zuzenduta.