Eta zure marka merkatuan egoki posizionatzeko
gai zarela esango banizu?

Merkatuan egoki posizionatu

  • Arrakastatsuagoa izan

  • Bezero berriak erakarri

  • Zure bezeroak fidelizatu

  • Marka irudia indartu

  • Ikusgarritasuna areagotu

Kontrakoa pentsa dezakezun arren helburu guzti horiek lortzea posible da, eta eraginkorrena modu inbaditzailea alde batera utzi eta modu permisiboagoan aritzea dela uste dut.

Kontua ez da merkatuan zure presentzia bermatzea baizik eta jendearen arreta zeureganatzeko eta lehiakideen artean nabarmentzeko, zure presentziari balioa ematea.

Marka bakoitzak aldaketa zehatz bat eskaintzen du eta badago aldaketa hori behar duen eta zure bezero bihur daitekeen jendea. Nik zure bezeroarengana iristeko bidea aurkitzen lagundu nahi dizut.

  • Zure markaren balioa azaleratzeko hausnarketa egiten lagunduko dizut
  • Abiapuntua definituko dugu, norentzat eta zertarako
  • Zure markaren promesa eta aurrera eraman nahi duzun aldaketa definitzen lagunduko dizut
  • Komunikazio estrategia eta ekintza plana landuko ditugu
  • Komunikazio eta marketin ekintzak burutuko ditugu

Elkarlanean aritzeko lan metodologia bat sortu dut. Izan ere marka irudia hobetzeko komunikazio estrategia egokia izateaz gain barne sistema bat sortzea ezinbestekoa dela uste dut. Bideko pauso guztiak ezagutuko dituzu eta zergatik eman behar diren ulertu. Zure bezeroengana iristea errazagoa izango zaizu, eta emaitza hobeak lortuko dituzu: errazago lan egiteaz gain, sinesgarriagoa eta koherenteagoa izango zarelako.


    (Ematen duzun helbidea informazioa bidaltzeko erabiliko da)


      (Ematen duzun helbidea informazioa bidaltzeko erabiliko da)